Logo

Aurten ez ditugu udalekurik antolatuko. Hala ere, Ingeles udalekuak bilatzen ari bazara, jakinarazi nahi dizuegu, gure begirale batzuk English Camp Navarra udalekuetan topatu ahalko dituzuela.

Camp Navarra

ONGI PASA ETA IKASI INGELESEZ!

Ikaskuntza ulertzeko beste modu bat. Ingelesez bizi gara eta balioetan hezten dugu, modu naturalean eta norberaren erritmoan

Ingelesa

Ingelesean murgiltzeko giroa sortzen dugu, horretarako, begiraleen %85a gutxienez natiboak dira.

Esperientzia

5,000 haur baino gehiagok parte hartu dute gure udalekuetan azken 26 urteetan.


Kokalekua

Gure kokalekuak, naturaz inguraturik daude beti eta horri esker, benetako udaleku esperientzia eskaintzen dugu.

Balioak

Errespetua, zaintza eta maitasuna. Bizikidetzarako eta hezkuntzarako gune seguru eta eroso bat sortzen saiatzen gara, haurrak ikasi eta hazteko.

Udalekuak

7 eta 13 urte arteko haurrak

7 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzenduak daude udaleku hauek, edozein ingeles mailara egokituta. Jarduerak ezberdinak eskaintzen ditugu, txangoak, jokoak edo abenturak, ikasteko ingurune seguru eta lagungarri batetan, haurrek konturatu gabe ingelesa praktikan jartzeko.

Informazio gehiago >

Udalekuak

16 urte bitarteko GAZTEENTZAT

Gramatikaren eta azterketen estresik gabe, ingelesa praktikatu nahi duten nerabeentzat zuzenduak daude udaleku hauek. Interesatzen zaizkien jarduerak antolatzen ditugu eta komunikazioan jartzen dugu arreta. Antolatutako jarduerak, beraiek antolatutakoekin orekatzen ditugu, erabakitzen, parte hartzen eta ardura hartzen ikasteko jolasten.

Informazio gehiago >

1996 tik The Farmen, 150 udaleku baino gehiago antolatu ditugu, bertan 5000 ume baino gehiagok abenturak bizitzeko.

Asteburko irteerak

Udaleku txikiak

Asteburuko udaleku hauek, urtean zehar antolatzen dira 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Dibertimenduz, jokoz eta jardueraz betetako asteburuak dira. The Farm zer den ezagutzeko aukera polita dira, baita udalekuetan lehen aldiz ausartzen direnentzako leku aproposa. Laster aterako dira aurtengo datak!

Informazio gehiago >

Asteburko irteerak

Famili udalekuak

Abenturaz eta txorakeriak egiteaz gozatzen duten familientzat udaleku ezin hobea da hau. Asteburua elkarrekin pasatuko dugu, naturan, jolas, tailer eta jardueren bidez ingelesa praktkatzen. Mota eta tamaina guztietako familiak ongietorriak dira!

Informazio gehiago >

"Como los años anteriores me lo he pasado muy bien. La verdad es que cada año pienso que es mejor que el anterior. Me gustan las actividades que hacemos, lo que más el riverwalking."

Lier - camper, Lurkoi 2019