Logo

Aurten ez ditugu udalekurik antolatuko. Hala ere, Ingeles udalekuak bilatzen ari bazara, jakinarazi nahi dizuegu, gure begirale batzuk English Camp Navarra udalekuetan topatu ahalko dituzuela.

Camp Navarra

Ezagutu gure udalekuak antolatzen dituzten begiraleak edo “Farmers”-ak, guk deitzen ditugun bezala! Asko gustatzen zaizkigu udalekuetatik pasa zareten haur guztien mezuak jasotzea, eta, lehenengo aldia bada, mezu bat bidal diezagukezu elkar ezagutzeko!

Sio

Nire abentura The Farmen 2009an hasi zen, eta, begirale eta haur askok bezala, orduz geroztik nire udak udalekuak barne antolatzen ditut. 2020an, Maschak, aurreko zuzendariak, The Farm pasa zigun Rhys, Lander eta niri, eta harrezkero abentura are zirraragarriagoa bihurtu da.

Irlandakoa naiz eta, gaur egun, ingeleseko irakaslea naiz Gasteizen. Dantzatzea, kantatzea, musika jotzea, naturaz gozatzea eta yoga egitea dira nire jarduera gogokoenetako batzuk. Herrialde askotan bizi izan naiz eta hezkuntzan lan egin dut, eta asko ikasi dut eskolaz kanpoko hezkuntza, adimen emozionalari eta ikasteko giro dibertigarria sortzeari buruz. Niretzat, The Farmen haurrek eta begiraleek betirako oroitzapenak sortzen dituzten espazioa da.

Saluda a Sio! >

Rhys

Kaixo, Rhys naiz, baina haurrek sarritan Risketos esaten didate! The Farmera iritsi nintzen 2008an, eta begirale gisa hasi nintzen, gero koordinatzaile gisa, eta orain zuzendaritzan ari naiz!

Familia, guztia da niretzat, eta The Farm nire familiaren parte da. Niretzat, The Farm-en, hazi txiki eta positiboak landatzen ditugu, eta hazten ikusten ditugu urtez urte, haurrak itzuli eta heldu ahala.

Oso pertsona aktiboa naiz, eta energia handiko inguruneez gozatzen dut, eta energia hori sustatzen dut haurrengan, nor diren ikasteko lekua sortzeko.

The Farm-en ez nagoenean, ingelesa irakasten dut eta ahal dudan guztietan, bidaiatzen dut, gauza berriak ikasteko eta The Farm-en erabilgarri suertatzen diren gauzak ezagutzeko.

Saluda a Rhys! >

Lander

Nire izena Lander da, eta 13 urtekin, The Farm-en egin nuen lehen bizipena ingelesez ikastera etorri nintzenean, baita 14, 15 eta 16 urtekin ere. 17 urte bete nituen Lurkoin lehen aldiz “praktiketan” eta hurrengo urtean Farmer bezala! Hainbeste gustatu zitzaidan ordutik ez dudala uda bakar bat galdu.

Orain 33 urte ditut eta koordinatzaile lanetan eta gauza polit hau zuzentzen nabil. The Farm-eri dagokionez, gehien gustatzen zaidana, sortzen den atmosfera berezia da. Tarte ezinhbea pasa dezakegu, gu geu izaten etaingelesez. Hain espazio libre eta ezohikoa da.

Margolaria naiz, eta Pintura Klasikoa ikasi dut Bartzelonan eta Arte Ederretan. Ahal dudan guztietan, nire bi oasioak batzen ditut: artea eta hezkuntza, eskolaz kanpo eta era guztietako haurrekin egiten diren tailerretan.

Agur bero bat iraganean nirekin udalekuetan egon diren haur guztiei, eta gonbite irekia horretan pentsatzen ari direnei; ez izan zalantzarik, esperientzia handia da, oso berezia!

Saluda a Lander! >

Gurekin lan egin nahi duzu?

Gure udalekuak abenturaz, jokoz, elkarrizketa sakonez eta  emozioz beterik daude eta momentu oro ingelesean murgiltzen dugu, hezkuntzarako eta eta ingelesa nahi gabe ikasteko giroa sortuz.

Langile alai, gogotsu, abenturazale eta sortzaileak behar ditugu gure lantaldean. Jolastea gustuko duten pertsonak, jarduerak eta jolasak zuzentzeko eta haur eta nerabeekin harreman onak sortzeko erreztasuna dutenak.

Ama-hizkuntza ingelesa izan behar duzu edo ingeles-maila oso altua. Esperientzia asko baloratzen dugu, baina ez da beharrezkoa, izan ere, udalekua baino lehen hainbat egun ematen ditugu prestakuntza lanetan. Jolaserako ideiak badituzu, udalekutako abestiak ezagutzen badituzu, eta talde handiekin jarduerak egitea gustoko baduzu, gurekin lanean gustora egongo zara!

Aipatutako gauzekin bat egiten baduzu, bidali zure CVa eta aurkezpen-mezu elektroniko bat (ingelesez), eta zurekin harremanetan jarriko gara.