Udaleku txikiak
datak
Zer dira udaleku txikiak?
Udalekuetan inoiz aritu ez diren umeentzat daude pentsatuak bereziki asteburuko irteera hauek, 6 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzenduta, baina ez mugatuta, baita abenturaz beteriko asteburu bat bizi nahi duten guztientzat irekia dago.
Lehenengo gaua beti da zailena, eta asteburu bat ez da kanpaldi bat bezain beldurgarria! Horregatik, udaleku txiki hauek, kanpalekuetara joan aurretik konfiantza eta gogoa pizteko pentsatuta daude.
Jakina, asteburu hauek, lagun berriak egin, jolasean aritu, ekintza ezberdinetan parte hartu eta ongi pasa nahi duten lagun guztientzat ere irekiak daude. Gainera, ez dira konturatuko ere ingelesez ari dela!
Asteburuko plana
Udaleku txiki hauek, larunbat goizetik igande arratsalderarte irauten dute.
Asteburan zehar, jolas ugari egiten ditugu, lotsak galtzeko eta lagun berriak egiteko, talde-lanaren bidez helburu komunak lortzeko jarduerak landuz.
Horrez gain, naturan abenturak bizitu, ibilaldiak egin, errekak ezagutu, altxorraren bila jolastu,sutxo bat egin janari pixkot prestatzeko eta beste gauza gehiago egiten ditugu.
Ez hori bakarrik, janari berria probatuko dugu, jende berria ezagutu, eta eguneroko erantzukizunetan parte hartuko dugu denek: mahaia jarri eta garbitu, norberaren gauzetaz arduratu eta ohea egingo dugu adibidez
Eta, jakina, ez litzateke gauza bera izango The Farmeko gaubela famaturik gabe!
Más que un campamento...
Ingelesean murgildu
Ingelesean murgildutako giroa sortzen dugu une oro, horretarako begiraleen %85 gutxienez, natiboak gara.
Zaintza
Askorentzat etxetik urruti pasako duten lehen gaua da. Urrats garrantzitsu horretan babes eta zaintza ingurune bat sortzea da gure helburua.
Jarduerak
Haurrek asteburuan zehar era askotako jarduerak egiteko aukera izango dute.
Natura
Gure ekintza gehienak naturan egiten saiatzen gara, kalean edo aterpetxetik kanpoko jardueraz gozatuz.