Logo

Aurten ez ditugu udalekurik antolatuko. Hala ere, Ingeles udalekuak bilatzen ari bazara, jakinarazi nahi dizuegu, gure begirale batzuk English Camp Navarra udalekuetan topatu ahalko dituzuela.

Camp Navarra

GAZTEENTZAKO UDALEKUAK

Kokalekua

Zerain Bilbotik ordu batera eta Gasteiztik 50 minutura dagoen herri txiki bat da

Datak

Ekainaren 25 tik, 11:00etatik, uztailaren 7 era 19:00ak arte izango da hamahiru eguneko udalekua

Kanpalekuaren tamaina

Gehienez ere 34 leku ditugu udaleku honetan, beraz, erreserbatu orain zurea leku gabe ez geratzeko!

Ingelesa

Ratio txikiekin lan egiten dugu, ingelesean murgiltzeko eta hurbileko arreta pertsonala bermatzeko.

Datak
Teen Camp 13 - 16 urte arteko gazteak
datak laster!
880€

*25 euroko deskontua egingo da anai-arreben inskripzio bakoitzean

Programa

INGELESA, BIZIKIDETZA ETA ONGI PASATU

13 eta 16 urte bitarteko gazteentzako 13 eguneko Udalekuak Zerainen.

Ingurunea ahalik eta gehien aprobetxatuz, jarduerak, proiektuak eta txangoak, gure begiraleen esperientziarekin konbinatuko ditugu, jardueraren eta lasaitasunaren arteko oreka bat sortuz, nerabeen beharretara egokitzeko. Denbora librea eta jarduerak kontu handiz neurtzen ditugu, nerabeek beren espazioa behar dutelako eta, aldi berean, entretenituta egon behar dutelako.

Ingelesaren bidez, gazteen arteko elkarbizitza eta errespetua lantzen ditugu. Konfidantza eta elkar ezagutzeko jolasak egingo ditugu taldea sendotzeko, eta udalekua txikia dela aprobextuko dugu, parte-hartzaile guztiek arreta ona izan dezaten, kalitatezkoa, bai hizkuntzari dagokionez, bai afektibitateari dagokionez. Horrela, guztion artean errespetzen laguntzen dugu, eta, aldi berean, espazio bat sortzen dugu, non pertsona bakoitza den bezalakoa izan daitekeen, ahalik eta gehien gozatu ahal izateko beldurrik gabe udalekuetan.

Hong Kongeko kanpamentuetan ikasi genuen EQ teknikekin. Adimen emozionalarekin egiten dugu lan, eta oso modu eraginkorrean laguntzen du gatazkak konpontzen eta taldea kohesionatzen.

Ingelesa, guztion artean errespetatzea eta primeran pasatzea, udaleku hauen oinarri diren hiru zutabeak dira, urtero betiko diren lagun, abentura eta oroitzapen berriak eraikitzeko.


Murgiltze esperientzia

Ingelesean erabat murgildurik dagoen ingurune bat sortzen dugu, bertako begiraleen %75a gutxienez natiboa delarik.

Proiektuak

Goizero, partaideek beraien intereseko proiektu batean lan egingo dute, eta azken egunean egindako sorkuntzak erakutsiko dituzte. Ingelesaren praktikara bideratutak daude proiektuak

aterpea

Zeraingo aterpetxeak erosotasun guztiak ditu eta berritu berri dute.

Bazkaria

Janaria etxekoa da, aterpetxean bertan prestatua eta txangoak egiten ditugunean, bokata goxo eta piknikaz gozatuko dugu.


Kokalekua

Ingurunea ezin hobeak ditu, bainatzeko lekuak ditu bero egunetarako eta babeslekuak egun euritsuetarako

Jarduerak

Gustu guztietarako jarduerak egongo dira eta parte hartzaileek hauek aukeratu ahal izango dituzte arratsaldero: kirola, artistikoak, sukaldaritza, tailerrak, lasaiak, etab.

Segurua

Udalekua irauten duen bitartean, segurua izango dute parte-hartzaile guztiek.

Giro maitekorra

Lotura estuak sortzen ditugu begirale bakoitzeko 6-7 umeko ratio txikien bidez, haur bakoitza zainduta senti dadin. 34 plaza besterik ez daudenez, bigarren egunerako denok ezagutuko dugu elkar.

Udaleku bat baino gehiago…

The Farm-en, jarduera bakoitzean ingelesean murgiltzen dugu


Zeraingo udalekuan “English immersion” delakoaren bidez ingelesa ikasi eta praktikatzen dugu; Jarduera, dinamika, proiektu eta beste hainbat proposamenen bidez.

Kokalekua oso polita da, Goierriko bihotzean, ibilaldi, meategi eta ibaiez inguratuta. Herria ezin hobea da udalekuetaz gozatzeko: frontoiak, elizako arkupeak, bolatokia, plazak eta beste hainbat txokok joko handia ematen diote. Ingurua ahalik eta gehien aprobetxatuko ditugu, meategieak bisitatu, Mutiloako errekan bainatuz, Segurako igerilekutan, egingo ditugun bi txangoetan, hondartzaz e.a.

Txango eta jarduera horiez gain, hainbat dinamika eta tailer egingo ditugu. Zehazki, ingelesa praktikatzeko, goizero proiektuak egingo ditugu. Gazteentzat interesgarria den gai bat jorratuko da, eta ikus-entzunezko material, erredakzio txiki, antzerki edo musika bidez, hainbat proposamen garatuko dituzte.

Gainera, arte, eskulan, yoga, kirol, musika, jolas eta egungo gaiei buruzko tailerretan, begiraleok gure baliabide guztiak erabiltzen ditugu ingelesaren praktika dibertimenduarekin orekatzeko. Ez da esan behar begiraleekin ingelesez bakarrik hitz egiten dela, eta edozein gai edo elkarrizketa aitzakia dela "listening and speaking" delakoa hobetzeko, ondo pasatzen dugun bitartean.


Eta, jakina, “night game”-ak! Gure gaubela ospetsuekin egunak pozez gainezka amaitzen dira.

"Como los años anteriores me lo he pasado muy bien. La verdad es que cada año pienso que es mejor que el anterior. Me gustan las actividades que hacemos, lo que más el riverwalking."

Lier - camper, Lurkoi 2019